27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
659
18/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko (Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko prozesuaren hautaketa-batzordea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak uztailaren 17an eman zuen 1060/2019 Ebazpenaren bidez (irailaren 3ko EHAA 166. zenbakian argitaratu zen), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko (Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen.
Ebazpen horren 6. atalean xedatutakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema arautzen duen martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluarekin bat etorriz, Hautaketa Batzordea Osakidetzako Zuzendaritza nagusiak izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hautaketa batzordea izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko (Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez hornitzeko. Batzordekideak hauen izango dira:
– Batzordeburua: Maria Rosa Pérez Esquerdo.
– 1. batzordekidea: Begoña Azcarate Ayerdi.
– 2. batzordekidea: Ana Sáez Fernández.
– 3. batzordekidea: Abel Andrés Morist.
– 4. batzordekidea: Rafael Andrés Barruso.
– Idazkaria: M.ª Begoña Yenes Andrés.
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.