Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2020ko otsailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
561

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea iraungitzeari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz argitaratzen da, Uren Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz –uztailaren 20ko 1/2001 Errege Dekretuaren bidez onartua–. Honela dio artikulu horrek: «Uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratze titulua edozein izanda ere, iraungi egiten da», beste arrazoi batzuen artean, «emakida-epea amaitzeagatik». Hori dela eta, Uraren Euskal Agentzia honek emakida-eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi du, iragarki honen eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituen ur-aprobetxamenduetan.

Amaitzeko arrazoia: emakida epearen amaitzea. Hasiera: ofizioz.

Hogeita hamar eguneko epea irekitzen da, iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik Aurrera, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko irizten duena adieraz dezan, idatziz, dagokion Udalaren aurrean, edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetariko batean.

Iragarki honek eranskinean aipatzen dituen interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 9a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala