Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2020ko otsailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
559

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak irekitako B-24/2019-S zehapen-prozeduran emandako ebazpen-proposamena.

30592224-Q NANa duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten da ezen izapidegileak 2019ko abenduaren 17an egin zuela ebazpen-proposamena, osasun-araudian balizko arau-hauste bat egiteagatik irekitako zehapen-espedientearen barruan.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du alegazioak aurkezteko, bai eta Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzako Aholkularitza Juridikoan (Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua, Bilbao) gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko eta espedientean dauden agirien kopiak eskuratzeko ere.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan ditu ondorioak, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 14a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala