Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2020ko otsailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
557

IRAGARKIA, zeinaren bidez Euskal Estatistika Erakundeak –Eustat– jakinarazten baitu estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Industri produkzioaren indizea (IPI) 2019/iraila.

– Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt) 2019ko 3. hiruh.

– Ezkontzen estatistika (EZKE) 2019ko 2. hiruh.

– Egiturazko adierazleak. Europa 2020.

– Hezkuntzaren kontua. 2018.(A) urtea.

– Informazioaren gizartearen inkesta. IGI-Administrazioa. 2019. urtea.

– Jaiotzen estatistika (JAIE) 2019ko 2. hiruh.

– Zerbitzuen koiuntura-indizea. 2019ko 3. hiruh.

– Informazioaren gizartearen inkesta enpresak. 2019. urtea.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2019/urria.

– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE) 2019/iraila.

– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2019/urria.

– Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G. 2018. urtea.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. Apartamentuak.2019/urria.

– Heriotzen estatistika (HERE) 2019ko 2. hiruh.

– Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK) 2019/urria.

– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI) 2019/urria.

– Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorearen estatistika-ikt. 2017. urtea.

– Informazioaren gizarteari buruzko inkesta. Lehen sektorea. 2019 . urtea.

– Ospitaleetako erikortasun-estatistika. 2018. urtea.

– Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika-EEEE. 2019ko 3. hiruh.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 29a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala