Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2020ko otsailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
550

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 7koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita «Kirikiño Ikastola, S. Coop.» kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko abenduaren 11n, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Bizkaiko Zuzenean izeneko Zerbitzuan sartu zen Victor Madariaga Ortuzar jaunak artezkaritza-kontseiluaren idazkari gisa sinatutako eskabide bat. Joseba Urrutxua Ereño lehendakari jaunaren oniritzia ere bazeukan. Orobat, Ignacio Etxebarria Olañeta jaunak legelari gisa sinatzen zuen, berariaz baimendutako pertsona gisa. Eskabide hartan, kooperatiba-sozietate horren onura publikoa deklaratzea eskatzen zen. Eskabidearekin batera, indarrean dauden estatutuak, langileen ordainsarien zerrenda eta eskatzeko erabakiaren ziurtagiria aurkezten dira. Dokumentu guztiak aipatutako idazkariak eta lehendakariak sinatu dituzte.

Bigarrena.– 2019Ko urtarrilaren 16an, Hezkuntza Sailari txosten bat eskatu zitzaion, zeina hemen jasota baitago: Onura publikoko kooperatiba-sozietateen prozeduren eta betekizunen erregelamendua onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluaren bigarren paragrafoa. 2019ko urriaren 18an, Sailak aldeko txostena eman zuen.

Hirugarrena.– 2019ko urtarrilaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, irekitako onura publikoko espedienteari buruzko iragarkia argitaratu zen, aipatutako 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluaren hirugarren paragrafoarekin bat etorriz, interesa duen edonork espedientea azter dezan eta egoki iritzitako alegazioak aurkez zitzan, hogei eguneko epean. Ez dago jasota halakorik aurkeztu denik.

Gertakari horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 137.2 artikuluak dioenez, beren funtzioak garatzean Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorraren sustapenari laguntzen dioten kooperatibak onura publikokotzat deklaratuko ditu Eusko Jaurlaritzak, erregelamenduz ezarritako prozeduraren, araubidearen eta eskakizunen arabera.

Bigarrena.– Artikulu hori garatuz, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretua onartu zen, onura publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen erregelamendua onartu zuena.

Hirugarrena.– Bete dira Onuragarritasun-aitorpena emateko 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan eta ondorengoetan ezarritako prozedura-izapideak. Bete dira, orobat, dekretu horren 5. artikuluan aipatzen diren betekizunak, onura publikoaren deklarazioa lortzeko direnak alegia.

Laugarrena.– Lan eta Justiziako sailburuak du kooperatiba-sozietate bati onura publikoko aitorpena emateko eskumena, 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hori guztia dela eta, aipatutako lege-aginduak eta orokorrean ezartzekoak diren gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Kirikiño Ikastola, S. Coop.» kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela deklaratzea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete egintza hau eman duen organoari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 2ko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 10.1.a) artikuluan Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikulua dela-eta xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2020 urtarrilaren 7a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala