Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
448

IRAGARKIA, zeinaren bidez Sedeloto, S.L. (Cabaret Stress) sozietateari jakinarazten baitzaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Industria eta Energia Administrazioko koordinatzailearen 2019ko urriaren 9ko atzera egitearen aurretiazko errekerimendua. Atzera egite hori 48-PI-N-2018-5 espedienteari dagokio.

Gaia: aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko eskakizuna.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan dago eskura (Concha Jeneralaren kalea 23, 3. solairua. Bilbao).

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 10a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala