Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
447

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita «Klimarako eta ingurumenerako jardunbide onuragarriak aplikatzeko (Greening)» kanpainari dagokion laguntza eman eta ordaintzeko agintzen duen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2019ko irailaren 20ko ebazpena, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren kargura.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpena Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan dago eskuragarri (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 9a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala