Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
441

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 1255/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 1255/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila) Justizia Administrazioaren letraduak,

Jakinarazten dut judizio horretan epaia eman dela abenduaren 3an, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaiola. Hona hemen epaiaren goiburua eta xedapenak, hitzez hitz:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 1255/2018 hitzezko judizioaren autoak. Prozedura «Autopista Vasco Aragonesa Concesionaria Española, S.A.» (Avasa) sozietateak eskatu du, De las Heras prokuradoreak ordezkatuta eta Garrido letraduak lagunduta, honako hauen aurka: «Seguros Bilbao, S.A.» aseguru-entitatearen aurka, Landa prokuradoreak ordezkatzen duena eta Múgica letraduak laguntzen duena, eta Javier Valenzuela Valenzuela eta Ion Chiga jaunen aurka, biak auzi-ihesean.

EPAITZA

1.– Baiesten dut «Autopista Vasco Aragonesa Concesionaria Española, S.A.» (Avasa) sozietateak —De las Heras prokuradoreak ordezkatuta eta Garrido letraduak lagunduta— diru-zenbateko bat erreklamatzeko jarri duen demanda, auzi-ihesean dauden Javier Valenzuela Valenzuela eta Ion Chiga jaunen aurka. Horrenbestez,

Javier Valenzuela Valenzuela eta Ion Chiga jaunak solidarioki kondenatzen ditut «Autopista Vasco Aragonesa Concesionaria Española, S.A.» (Avasa) entitateari 1.590,09 euro ordaintzera.

Demandatzaileari eragin zaizkion kostuak demandatuei ezartzen dizkiet berariaz.

2.– Ezesten dut «Autopista Vasco Aragonesa Concesionaria Española, S.A.» (Avasa) sozietateak —De las Heras prokuradoreak ordezkatuta eta Garrido letraduak lagunduta— diru-zenbateko bat erreklamatzeko jarri duen demanda Landa prokuradoreak ordezkatzen duen «Seguros Bilbao, S.A.» aseguru-entitatearen aurka. Horrenbestez,

«Seguros Bilbao, S.A.» absolbitu egiten dut haren aurka formulaturiko eskaera guztietatik.

Demandatuari eragin zaizkion kostuak demandatzaileari ezartzen dizkiot berariaz.

Ebazpen honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. apartatuan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Ion Chiga demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala