Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
436

EDIKTUA, prekarioagatiko utzarazpen bati buruzko 611/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: utzarazpen-prozedurarako 611/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: prekarioagatiko utzarazpen bati buruzko hitzezko judizioa,

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.

Judizio horretan, epaia eman zen 2019-11-20an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Juan Miguel Perez Benhali demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko abenduaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala