Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
435

EDIKTUA, gauza erkidea zatitzeari buruzko 151/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: 151/2019 prozedura arrunta.

Gaia: gauza erkidea zatitzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Santiago Ibañez Fernandez, Santiago Ibañez Fernandez, Santiago Ibañez Fernandez eta Santiago Ibañez Fernandez.

Judizio horretan, epaia eman zen 2019-12-19an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Pablo Chacon Lavela demandatu auzi-iheslariaren jarauspen jasobabearen egungo egoitza ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko abenduaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala