Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
434

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 17koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak – 2020. urtea.

EEE Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mende dago, eta energiaren aurrezpena eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) eremuan.

Ildo horretan, EEE zenbait ekintza garatzen ari da, 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza-programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, dirulaguntzen programa hau eratu da, batik bat, helburu hauekin: EAEko eremu geografikoan energia konbentzionalaren kontsumoa murriztea eta energia berriztagarriei sarbidearen maila areagotzea, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioen ezarpenaren bidez, gehienbat autokontsumo elektrikora bideratuak.

Era berean, Ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzak 2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori EEEren Zuzendaritza Batzordeak 2020ko urtarrilaren 3an egindako bileran onartu zen eta EEEren webgunean argitaratuta dago (www.eve.eus).

Adierazitako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEE zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan (martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena) ezarritakoarekin bat etorriz, 2020ko autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, oso-osorik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2020ko autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke EEEko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilbon dagokion administrazioarekiko auzi epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 17a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala