Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
393

IRAGARKIA, 2020ko urtarrilaren 7koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan-arloko zehapen-prozedura baten ebazpena.

Ahaleginak egin dira Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariak lan-arloko zehapen-prozedura batean emandako ebazpena (eranskinean aipatzen dena) jakinarazteko, baina ez da posible izan. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, iragarki hau argitaratzen da.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7. solairua, Bilbao).

Errekurtsorik aurkezten ez bada era eta epe egokietan, zehapena ordaindu egin beharko da, hain justu ere Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nireordainketa. Prozedura honetan, 2020-04-07a izango da ordaintzeko azken eguna. Datuak hauek behar dira ordainketa egiteko:

Bilketa-prozedura Kodea (BPK): 9050794.

Igortze-entitatea: 04833001-522.

Erreferentzia: 4819018100381.

Identifikazioa: 070420.

Zenbatekoa: 626,00 euro.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 7a.

Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

JOSU ZUBERO OLAETXEA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala