Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
392

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baita B motako joko-enpresa operadore batek fidantza bueltatzeko eskatu duela.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak –uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onetsia– 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzea eskatzeko aukera izan dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da 16234526Ek fidantza bueltatzeko egin duen eskaera, zeina 2010eko azaroaren 2an F201001269 zenbakiarekin erregistratu baitzen B motako enpresa operadore gisa. Horren xedea da bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzutan ordain diezaietela eskatu ahal izatea Joko eta Ikuskizun Zuendaritzari (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eskaerarekin batera aurkeztu behar dira kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 8a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala