Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
390

IRAGARKIA, 2020ko urtarrilaren 16koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita etxebizitza babestu batzuen esleipenen ebazpena.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da (Andia kalea 13, 5. solairua, Donostia), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko dio. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango du, agertzen denetik hasita, edo, adierazitako epean agerraldirik ez badago, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2020ko urtarrilaren 16a.

Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala