Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
367

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 22koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioentzako eta konfederazioentzako laguntzak ematen dira.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 12ko Aginduak egindako deialdian ezarritakoari jarraituz, eta izapidetu diren espedienteak aztertu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Arlo edo lurralde eremuak kontuan hartuz ebazpen honen eranskinean zehazten diren laguntzak ematea ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioei, 2019. urtean egingo diren ekintzak finantzatzeko.

2. artikulua.– Dirulaguntzen lehen ordainketa elkarte bakoitzari dagokion dirulaguntzaren % 75ekoa izango da. Ordainketa aldez aurretik egingo da, eta betiere dirulaguntza onartu ondoren, deialdiaren aginduko 14.c) artikuluan jasotzen den bezala. Gainontzeko % 25a ordainduko da «egindako gastuaren justifikazioa» delako inprimaki normalizatua, behar bezala beteta, eta ordura arte izandako gastuen faktura eta ordainagiriak aurkezten direnean.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen elektronikoa egin eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 22a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala