Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
366

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 7koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa eta jasangarritasuna sustatzeko eta berrikuntzari laguntzeko dirulaguntza-deialdiaren (Eraikal 2019 programa) ebazpena argitaratzeko dena.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko uztailaren 9ko aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa eta jasangarritasuna sustatzeko eta berrikuntzari laguntzeko 2019rako dirulaguntzak arautzen dira eta haien deialdia egiten da (Eraikal 2019 programa). Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da 2019ko uztailaren 16an.

Deialdi horretan diruz lagundu daitezkeen jarduerak dira honako lerro hauekin bat egiten duten jarduerak:

1.– I. lerroa: berrikuntza arloko proiektu edo ikerketak.

2.– II. lerroa: erreminta informatikoak, dibulgazio-kanpainak eta trebakuntza-jardunaldiak eta-ikastaroak garatzea, aurreko atalean aurreikusitako gaiekin lotuta egiten direnak.

3.– III. lerroa: eraikuntza sektoreko pertsona fisiko edo juridikoei bideratutako kudeaketa-sistemak ezartzea eta egiaztatzea.

4.– IV. lerroa: eraikuntzei bideratutako egiaztagiriak ezartzea eta egiaztatzea.

2019ko abenduaren 2ko Ebazpenen bidez, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariak Eraikal 2019 dirulaguntza programan aurreikusten den lerro bakoitzari dagokion deialdia ebatzi zen.

Huts material batzuk antzeman eta gero, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariaren 2019ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzendu egin da deialdiaren III. lerroa ebazteko zen 2019ko abenduaren 2ko Ebazpena. Deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa eta jasangarritasuna sustatzeko eta berrikuntzari laguntzeko 2019rako dirulaguntza-programari (Eraikal 2019 programa) dagokio.

Dagozkion ebazpenak interesdunei jakinarazi ondoren, deialdi horretan atzera egin duten entitateen zerrenda, emandako laguntzen onuradunen zerrenda eta dirulaguntza-eskaera ukatu zaienen zerrenda argitaratu behar da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Organo honi dagokio ebazpen hau emateko eskumena Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko uztailaren 9ko aginduaren arabera.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko uztailaren 9ko Agindua eta oro har aplikatu behar den araudia ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko uztailaren 9ko Aginduaren babesean atzera egin duten entitateen zerrenda, onuradunak izan diren entitateen zerrenda eta dirulaguntza-eskaera ukatu zaien entitateen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa eta jasangarritasuna sustatzeko eta berrikuntzari laguntzeko 2019rako dirulaguntzak arautzen dira eta haien deialdia egiten da (Eraikal 2019 programa).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 7a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

I. ERANSKINA
ATZERA EGIN DUTEN ENTITATEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ENTITATE ONURADUNEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
DIRULAGUNTZA UKATU ZAIEN ESKAEREN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala