Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
365

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 13koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 27ko Aginduan ezarritako laguntzak 2019ko ekitaldian jasoko dituzten erakunde onuradunen zerrenda; aipatutako agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten da 2019ko ekitaldirako.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 27ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, ebazpen honen bidez onuradunen zerrenda argitaratuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak iragartzen eta arautzen dira 2019ko ekitaldirako.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Xedea.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 27ko Aginduan ezarritako laguntzei dagokienez, 2019ko ekitaldian onuradun izan diren erakundeen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten da 2019ko ekitaldirako.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 13a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala