Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2020ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
317

IRAGARKIA, lizitaziokoa, zeinaren bidez lehiaketa publikoa iragartzen baita Euskotrenerako segurtasun eta zaintza zerbitzua kontratatzeko.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SAU Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Espediente zk.: P10028755.

b) Helburuaren deskribapena: Euskotrenerako segurtasun eta zaintza zerbitzua.

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen epea: 2 urte, urtebeteko bi luzapen egiteko aukerarekin.

e) Loteak: bai, 3.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetza: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua 3.100.000,00 eurokoa da urtero, BEZik gabe. Loteetan zatituta:

I. lotea. Bizkaia: 1.700.000,00 euro urtean, BEZik gabe.

II. lotea. Gipuzkoa eta Araba: 1.300.000,00 euro urtean, BEZik gabe

III. lotea. segurtasun sistemen mantentzea: 100.00,00 euro urtean, BEZik gabe.

Argitalpen ondorioetarako, 13.640.000,00 eurokoa da (BEZik gabe) kontratuaren balio zenbatetsia, % 10era arteko gehieneko luzapen eta hedapen posibleak barne hartuta.

5.– Bermeak: pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortu: Euskadin Kontratazio Publikoaren Kontratatzailearen Profila.

7.– Kontratistaren berariazko baldintzak: pleguen arabera.

8.– Eskaintzen edo parte-hartze eskaeren aurkezpena:

a) Aurkezteko azken eguna: 2020ko martxoaren 2a, eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkezteko tokia: baliabide elektronikoen bidez «lizitazio elektroniko sistema» deritzon aplikazioaren bidez Euskadiko kontratazio publikoaren kontratatzaile profilean kokatuta dagoena, «Lizitazio elektronikoa».

c) Enpresa lizitatzailea eskaintza mantentzera derrigortuta dagoen epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: pleguetan emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, bakoitzak dagokion partea.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 16a.

Euskotreneko zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala