Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2020ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
308

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 14koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez agintzen baita lanpostu-zerrenda batean egindako aldaketa argitaratzea.

Abenduaren 18ko 233/2007 Dekretuak Uraren Euskal Agentziaren jardueren hasiera arautzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko baliabide pertsonalak eta materialak agentziari atxikitzeko baldintzak ere bai. Dekretuaren 4. artikuluan ezartzen da, halaber, lanpostu-zerrenda onartzeko prozedura.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzeko martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuak 14.6 artikuluan xedatzen duenez, Agentziaren Administrazio Kontseiluari dagokio lanpostu-zerrenda onartzea, zuzendari nagusiak proposamena egin ondoren. Lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aipatutako dekretuan ezarritakoaren arabera egin dira lanpostu-zerrenda horren izapideak, eta ezartzekoak diren gainerako arauak ere bete dira; Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan onartuta dauden irizpide orokorrak errespetatu dira.

Horri jarraikiz, Administrazio Kontseiluan 2020ko urtarrilaren 13ko bilkuran aldez aurretik gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Agintzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko Uraren Euskal Agentziako lan-kontratudun langileentzako lanpostu-zerrendan egindako aldaketa. Aipatutako zerrendak ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio Kontseiluaren 2020ko urtarrilaren 13ko Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizilekuaren araberako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 14a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala