Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2020ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
305

AGINDUA, 2019ko abenduaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Barakaldo» Musika Kontserbatorio Profesionalari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatzeko Barakaldoko «Barakaldo» Musika Kontserbatorio Profesionalaren entitate titularrak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duen erakundeak horri buruzko txostena eman du.

Kontuan hartu da 303/2010 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa (2010eko apirilaren 9ko BOE), Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Legean araututako arte-irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena.

Gai honetan aplikatu beharreko legeria ikusita, eta erregelamenduz eskatzen diren baldintzak betetzen direla aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio «Tronboia» eta «Tuba» espezialitateak irakasteko:

Kode-zenbakia: 48009542.

Izen generikoa: Musika Kontserbatorio Profesionala.

Izen espezifikoa: «Barakaldo»

Titularra: Barakaldoko Udala.

Helbidea: Miranda etorbidea, 4.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Musikako oinarrizko ikasketak.

– Musikako ikasketa profesionalak.

Baimendutako espezialitateak: akordeoia; klarinetea; kontrabaxua; fagota; zeharkako txirula; gitarra; oboea; perkusioa; pianoa; saxofoia; tronboia; tronpa; tronpeta; tuba; txistua; biola; biolina; biolontxeloa.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, baimendutako irakaskuntzak emango dituzten irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2019-2020 ikasturtearen hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala