Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2020ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
300

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2019ko ekainaren 20ko Ebazpenaren bidez egin zen (2019-07-09ko BOE eta 2019-07-16ko EHAA).

2019ko ekainaren 20ko Ebazpenaren bidez (2019-07-09ko BOE eta 2019-07-16ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

María Martínez Adrián andrea (NAN: ***0570**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1-D00103-26. Jakintza arloa: «Ingelesa Filologia». Saila: Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Ahozko Ingelesa» eta «Ingelesaz Jabetzea».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2020ko urtarrilaren 2a.

Errektorea.
EE (Erabakia, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala