Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
248

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira interesa duten pertsonak Bilboko Administraziorekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 133/2019 prozedura laburtuan.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako funtzionario batek jarritako 133/2019 prozedura laburtua, 2019ko urtarrilaren 23ko Ebazpenaren bidez deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozeduran emandako 2019ko urriaren 15eko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horrek persona hori hautaketa-prozeduratik kanpo uztea erabaki zuen.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko abenduaren 16a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala