Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
231

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 11koa, Osasuneko sailburuordearena. Honen bidez laguntzak ematen dituena, 2019-2020 ikasturtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak gara ditzaten.

Osasuneko sailburuaren 2019ko irailaren 10eko Aginduak dioenez, elkarte eta kooperatibei zuzendutako laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, agindu horretako 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta (aipatutako agindu horren bidez, 2019-2020 ikasturtean zehar EAEko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak gara ditzaten).

Balorazio Batzorde horrek, 2019ko abenduaren 10ean egindako bileran, proposamen bat egin zuen, eta hori oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zenbait elkarte eta kooperatiben proiektuei, I. eranskinean aipatzen diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren zenbait elkarte eta kooperatiben proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, arrazoia adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 11.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala