Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
225

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2019ko irailaren 26ko bilkuran hartua, Deba Bailarako Industrialdea SA sozietatearen 2017ko fiskalizazio-txostena behin betiko onesten duena.

2019ko irailaren 26an egindako bilkuran, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak honako hau

ERABAKI DU:

Deba Bailarako Industrialdea SA sozietatearen 2017ko fiskalizazio-txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.

HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 26a.

HKEEren lehendakaria,

JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.

HKEEren idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala