Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2020ko urtarrilaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
188

IRAGARKIA, zeinen bidez Aretxabaleta Naves SL enpresari dei egiten zaion, agerraldi bidez Uraren Euskal Agentziaren 2019ko maiatzaren 3ko ebazpenaren berri emateko. Ebazpen honen bidez, Uraren Kanonari dagokion likidazioa jaulkitzen zaio Aretxabaleta Naves SL enpresari (Espedientea: LIQU-2018-0009).

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten den egintza: Uraren Kanonari dagokion egiaztapen mugatuko prozedurari hasiera ematen dion Uraren Euskal Agentziaren 2019ko maiatzaren 3ko ebazpena. Aretxabaleta Naves, SL-k C/GI/1950/00004 emakida/baimenaren bidez legeztatutako ur-aprobetxamendu baten titular edo erabiltzaile zuzena izanik, 2016. ekitaldian kontsumitutako edo erabilitako urari dagokiona.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako Ebazpena jakinarazten saiatu zen, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 42, 44 eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, zitazioa egiten zaie Aretxabaleta Naves SL enpresako legezko ordezkariei, enpresari dagokion Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2019ko maiatzaren 3ko ebazpena jakinarazteko, eta Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan, Orio kalea, 1-3 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba) helbidean agerraldia egiteko. Iragarki hau EAOean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 2a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala