Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2020ko urtarrilaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
186

IRAGARKIA, zeinaren bidez Fundiciones Eskoriatza SL (Fundesko) enpresari dei egiten baitzaio, agerraldi bidez Uraren Euskal Agentziaren 2019ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren berri eman dakion. Ebazpen horren bidez, Uraren Kanonari dagokion likidazioa Fundiciones Eskoriatza SL (Fundesko) enpresari jaulkitzen zaio. Espedientea: LIQU-2018-0011.

Jakinarazten den egintza: Uraren Kanonari dagokion egiaztapen mugatuko prozedurari hasiera ematen dion Uraren Euskal Agentziaren 2019ko maiatzaren 3ko Ebazpena, Fundiciones Eskoriatza SL (Fundesko) enpresak, C/GI/1965/00016 emakida/baimenaren bidez legeztatutako ur-aprobetxamenduaren titular edo erabiltzaile zuzena izanik, 2014ko ekitaldian kontsumitutako edo erabilitako urari dagokiona.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako Ebazpena jakinarazten saiatu zen, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zuen lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42., 44. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, zitazioa egiten zaie Fundiciones Eskoriatza SL (Fundesko) enpresako legezko ordezkariei, enpresari dagokion Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2019ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren jakinarazpena jasotzeko, eta Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz) agerraldia egiteko, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 2a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala