Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2020ko urtarrilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
159

EDIKTUA, 44/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 44/2019 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Adam Hall Gmbh.

Abokatua: Luis Iribarren Ribas.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Demandatua: Roberto Alonso Modroviejo eta Sonido e Iluminación Vitoria SL

Gaia: judizio arrunta egiteko demanda.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2019-11-21ean, eta hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Osorik baiesten da Adam Hall Gmbh-ek jarri duen demanda, Jesús M.ª De la Heras Miguel prokuradorearen bitartez, Sonido e Iluminación Vitoria SL-ren eta Roberto Alonso Modrovejo-ren aurka.

Sonido e Iluminación Vitoria SL-k eta Roberto Alonso Modrovejo-k Adam Hall Gmbh-ren aurrean erantzukizun solidarioa dutela aitortzen dut, eta 26.182,84 euroko printzipala du erantzukizun horrek. Horrenbestez.

Sonido e Iluminación Vitoria SL eta Roberto Alonso Modrovejo kondenatzen ditut Adam Hall Gmbh-ri 26.182,84 euro gehi interesak ordaintzera. Honela:

– Kodemandatua izan den enpresari merkataritzako eragiketen berandutze-interesak ezartzen zaizkio, epai honetako zuzenbideko hirugarren oinarrian xedatutakoa betez.

– Kodemandatua izan den administratzaileari berandutze-interes arruntak ezartzen zaizkio, epai honetako zuzenbideko bosgarren oinarrian xedatutakoa betez.

Kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.

Roberto Alonso Modroviejo eta Sonido e Iluminación Vitoria SL demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatzaile auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala