Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2020ko urtarrilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
155

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 18koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarritako zehapena argitaratzea agintzen duena. Esp.: 14.0048.20.01.01.02 (6/1008/14) – Arau-hauste akta: I202014000001008.

Ikusi da Servicios Técnicos Olaberria, S.L. enpresari –IFK: B-20532933; helbidea: Industria Bidea 8-behea, 20212, Olaberria (Gipuzkoa)– eta Industrias Electromecánicas GH, S.A. enpresari –IFK: A-20019923; helbidea: Salbatore auzoa z/g, 20200, Beasain (Gipuzkoa)– irekitako zehapen-espedientea, eta kontuan hartu da Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 2014ko urtarrilaren 30ean emandako I202014000001008 arau-hauste akta.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2014ko ekainaren 11ko Ebazpenaren bidez, Servicios Técnicos Olaberria, S.L. enpresari –eta, solidarioki, Industrias Electromecánicas GH, S.A. enpresari– hirurogei mila euroko (60.000 €) zehapena ezarri zitzaion, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 13.10 artikuluan tipifikatuta dagoen arau-hauste oso astun bat egiteagatik. Honela dio artikulu horrek: «Laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea».

Bigarrena.– Ebazpen hori irmoa da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bakarra.– Espedienteaz arduratzeko eskumena Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena da, honako hauetan xedatutakoaren arabera: apirilaren 11ko 84/2017 Dekretua (2017ko apirilaren 21eko EHAA); maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretua (1998ko ekainaren 3ko BOE); eta Laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2, 3, eta 4. artikuluak (2012ko abenduaren 4ko EHAA).

Ikusirik lege-arauak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak, dituen ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jarritako zehapen irmoari buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Hona hemen datuok:

– Sozietatearen izena: Servicios Técnicos Olaberria, S.L.

– Zer sektoretan diharduen: Makina eta ekipamendu industrialak instalatzea.

– Identifikazio fiskaleko kodea: B20532933.

– Egoitza soziala: Industria Bidea 8-behea, 20212, Olaberria (Gipuzkoa).

– Eraginpeko lantokia: «Santiago-Urumea» minizentral hidroelektrikoa, Pagoeta auzoa 20120 – Hernani (Gipuzkoa).

– Egindako arau-haustea: LAZLTBren 13.10 art.: laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea.

– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: hirurogei mila (60.000) euro.

– Arau-hauste aktaren data: 2014ko urtarrilaren 30a.

– Zehapen-ebazpenaren data: 2014ko ekainaren 11.

– Sozietatearen izena: Industrias Electromecánicas GH, S.A.

– Zer sektoretan diharduen: jasotze- eta manipulazio-makinen fabrikazioa.

– Identifikazio fiskaleko kodea: A20019923.

– Egoitza soziala: Salbatore auzoa z/g, 20200 Beasain (Gipuzkoa).

– Eraginpeko lantokia: «Santiago-Urumea» minizentral hidroelektrikoa, Pagoeta auzoa 20120 – Hernani (Gipuzkoa).

– Egindako arau-haustea: LAZLTBren 13.10 art.: Laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea.

– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: hirurogei mila (60.000) euro.

– Arau-hauste aktaren data: 2014ko urtarrilaren 30a.

– Zehapen-ebazpenaren data: 2014ko ekainaren 11.

Bigarrena.– Argitaratzen diren datu horiek laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zehapenen Erregistroan inskribatzea, lehen aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari atxikita dago erregistro hori.

Ezarritako zehapenari dagozkion erregistroko datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 18a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana