Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2020ko urtarrilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
153

AGINDUA, 2019ko azaroaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Padre Raimundo Olabide Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko «Padre Raimundo Olabide Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren xedea ikastetxearen izen espezifikoa eta erakunde titularraren izena aldatzea da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Padre Raimundo Olabide Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Olabide Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua izango du izena.

2. artikulua.– «Padre Raimundo Olabide Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzen da: egun erakunde titularraren izena «Padre Raimundo Olabide, Sociedad Cooperativa» da eta aurrerantzean «Olabide Ikastola, Kooperatiba Elkartea» izango da.

3. artikulua.– Ikastetxearen izen-aldaketa eta erakunde titularraren izen-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko dira. Aldaketa hauek ez dute inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

4. artikulua.– Ikastetxea honela geratuko da inskribatua:

Kode-zenbakiak: 010188 eta 01001280.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Olabide Ikastola».

Titularra: Olabide Ikastola, Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Lasarte errepidea 101.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

5. artikulua.– Agindu honetako laugarren artikuluan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, ikastetxea behartuta dago dagokion baimena eskatzera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala