Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2020ko urtarrilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
151

EBAZPENA, 2019ko urriaren 24koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira dirulaguntza izango duten jardueren zerrenda eta dirulaguntza ukatu zaien eskaeren zerrenda; dirulaguntza horiek ekintza boluntarioa sendotzeko eta gizarte alorreko esku-hartzean elkarteen parte-hartzea bultzatzeko jardueretarako dira, eta laguntza-eskaerak Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Aginduaren babespean aurkeztu dira.

Agindu horretan egin da 2019ko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusita dagoena.

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 13. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, Gizarte Zerbitzuen zuzendariari dagokio balorazio-batzordeak egindako proposamenak aztertzea eta, horren ostean, dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenak ematea eta EHAAn argitara daitezela agintzea.

Ebazpena jakinarazi ondoren, EHAAn eman behar da argitara.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, denek jakin dezaten, zer laguntza eman den (I. eranskina) eta zer eskaera ukatu den (II. eranskina) Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez egindako deialdiko dirulaguntzei dagokienez, esku-hartze sozialean borondatezko jarduna eta parte-hartze asoziatiboa sendotzeko helburua daukan dirulaguntzen lerroan. Agindu horretan egin da 2019ko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusita dagoena.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 24a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala