Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2020ko urtarrilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
142

853/2019 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena. Honen bidez, Eduardo Carlos Intxausti Artesero jauna Informazio Sanitarioko Unitatearen burua izendatu da, izendapen aske bidez, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Zuzendaritza Nagusian.

726/2019 Ebazpenaren bidez, Kalitateko Zuzendariordetzan (Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan), Informazio Sanitarioko Unitatearen buru lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen, Zuzendaritza Nagusian.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, ukanbeharrak betetzen diren berrikusi, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Eduardo Carlos Intxausti Artesero jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, izendapen aske bidez, Informazio Sanitarioko Unitatearen burua, Kalitateko Zuzendariordetzan (Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan), Zuzendaritza Nagusian.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Eduardo Carlos Artesero jauna izendatzea Informazio Sanitarioko Unitatearen burua, Kalitateko Zuzendariordetzan (Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan), Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena.– Izendapen honi dagokionez, ondorioetarako data hau izango da: 2019ko abenduaren 9a.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Giza Baliabideen Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendariordetzari eta Araba ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.


Azterketa dokumentala