Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2020ko urtarrilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
141

7/2019 FORU-ARAUA, azaroaren 26koa, zeinaren bidez onartzen baita zorraren amortizazio berezirako kreditu gehigarri bat.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten du Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela azaroaren 26ko 7/2019 Foru Araua, zorraren amortizazio berezirako kreditu gehigarri bat onartzen duena; eta nik aldarrikatzen eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikular nahiz agintari izan, bete eta betearazi dezaten.

Donostia, 2019ko azaroaren 26a.

Diputatu nagusia,

MARKEL OLANO ARRESE.

HITZAURREA

2019ko apirilaren 30eko bilkuran, Diputatuen Kontseiluak Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2018ko ekitaldiko urteko kontuak onartu zituen.

Kontu horiek 89.823.710,98 euroko superabita dute aurrekontu ez-finantzarioaren terminoetan (gastuen eta sarreren 1-7 kapituluak), Kontabilitate Nazionaleko doikuntzak barne.

Superabit horretatik, 46.910.476,68 euroko zenbatekoa sarrera handiagoen kontzeptuari dagokio.

2019ko aurrekontuak 26.687.501 euroko murriztapena islatzen du jada zorpetzean, 2018ko SEC (Kontuen Sistema Europarra) emaitza aplikatzearen ondorioz.

Ezertan kendu gabe Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra egin ondoren Kontabilitate Nazionalaren terminoetan aterako den aurrekontu emaitza kontsolidatua, eta dagoeneko egin diren aplikazioak kontuan hartuta, Foru Gobernuaren asmoa da 46.920.000 euro bideratzea zorra amortizatzeko.

Zorraren murrizte horrek zorpetze politika sendotzen du, eta neurri bat da Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzak indartzeko.

Aipatutako zenbatekoak gainditu egiten du abenduaren 21eko 7/2018 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2019. urterako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, seigarren xedapen gehigarrian ezartzen duen muga Diputatuen Kontseiluak kreditu gehigarriak onar ditzan.

Hori dela eta, beharrezko gertatzen da 2019. urterako onartu den aurrekontuan 46.920.000,00 euroko kreditu gehigarri bat onartzea, zorra modu berezian amortizatzeko.

1. artikulua.– Xedea.

Foru-arau honen xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2019. urterako aurrekontuan 46.920.000,00 euroko kreditu gehigarri bat onartzea, zorra modu berezian amortizatzeko.

2. artikulua.– Kreditu gehigarria.

46.920.000,00 euroko kreditu gehigarria onartzen da; eta, horretarako, sortu eta zenbateko horretan handitzen da 1.0620.210.913.02.01.2019 partida, epe luzerako amortizazio berezia deiturikoa.

3. artikulua.– Kreditu gehigarriaren finantzaketa.

Foru-arau honen bidez onartutako kreditu gehigarria 2.0620.200.880.01.06.2019 partidaren kontura finantzatuko da –Diruzaintzako gerakina. epe luzerako amortizazio berezia–, zeinaren zenbatekoa 46.920.000,00 eurokoa baita.

4. artikulua.– Kredituen lotura.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak 51.2.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, 1.0620.210.913.02.01 2019 partida -Epe luzerako amortizazio berezia- lotuta geratzen da 6.0620.210.900.00.00.2019 partidarekin –Pasibo finantzarioak–.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean jarriko da indarrean.


Azterketa dokumentala