Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2020ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
125

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 2koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinen bidez irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi laguntzak ematen baitzaizkie, hain zuzen ere, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2019-2020 ikasturtean Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei.

Kontuan harturik zer dioen Hezkuntza sailburuaren 2019ko ekainaren 12ko Aginduak (agindu haren bidez, irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi dei egiten zaie, hain zuzen ere, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2019-2020 ikasturtean Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei), aurkeztutako eskabideak eta ebaluazio-batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta deialdia egiten duen Aginduaren 12. artikulua aplikatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Elkarteei honako dirulaguntza hauek ematea, kasuan kasurako zehaztutako zenbatekoetan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Peñascal S. Coop. erakundearen eskaera ukatzea, deialdiaren 4. artikulua ez betetzeagatik; izan ere, erakunde hori ez dago irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan.

Hirugarrena.– Dirulaguntza bi alditan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren % 20, emandako laguntza onartu eta berehala egingo da, baldin eta erakunde onuradunak lehenengo ordainketari dagokion zenbatekoaren % 50 justifikatu badu.

b) Gainerakoa, dirulaguntza osoaren % 80, bitarteko txostena aurkeztu ondoren ordainduko da. Hartan, proiektuaren ordura arteko garapena zein izan den jasoko da eta ikastetxeetan garatzen ari diren lan-plangintza aipatuko da. Txosten hori 2020ko urtarrilaren 7tik 31ra aurkeztuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 2a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCIA TORREALDAY BERRUECO.


Azterketa dokumentala