Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2020ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
124

AGINDUA, 2019ko azaroaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko udalerriko (Araba) «Aranbizkarra ikastola» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.

Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Aranbizkarra ikastola» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Aranbizkarra ikastola» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Aranbizkarra Ikas Komunitatea» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea izango du izena. Ikastetxe hori Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) dago, Burgos kaleko 15. zenbakian. Kode-zenbakiak: 010343 eta 01002910.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala