Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2020ko urtarrilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
101

AGINDUA, 2019ko azaroaren 25ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena. Haren bitartez «Lea-Artibai» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko.

Irakaskuntza ertainetako zuzendari nagusiaren 1980ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez baimena ematen zaio Lea-Artibai itunpeko ikastetxeari ikastetxea irekitzeko eta martxan jartzeko. (1981eko apirilaren 11ko BOE).

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketa, lanerako lanbide-heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi horiek enplegurako lanbide-heziketaren sisteman txertatuta.

Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, beti ere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuaren 11. artikuluan dago garatuta Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11. artikuluan ezarritakoa, eta ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak zehazten ditu 5. eta 6. artikuluetan, hurrenez hurren.

Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak, eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuak, dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarren Hezkuntzako Lea-Artibai Ikastetxe pribatuak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari eman zaio hasiera. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko, hau

XEDATZEN DUGU:

1. artikulua.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua baimentzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Lea-Artibai bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bilakatzen da, ondorengo datuekin:

a) Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe integratua.

b) Izen espezifikoa: «Lea-Artibai».

c) Kode zenbakia: 48006051.

d) Titularra: Escuela Profesional Comarcal Lea-Artibai Soc. Coop.

e) Helbidea: Xemein etorbidea 19.

f) Herria: Markina-Xemein.

g) Udala: Markina-Xemein.

h) Lurralde historikoa: Bizkaia.

«Lea-Artibai» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua, hasierako Lanbide Heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.

2. artikulua.– Heziketa eskaintza eta ikasleak.

1.– Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako lanbide-heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langilearentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, beti ere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.

2.– Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo arloei dagozkien prestakuntza eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez – kualifikazioen eta lanbide-heziketaren sistema nazionalaren esparruan – lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

3. artikulua.– Hezkuntza administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

a) «Administrazioa eta finantzak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

a) «Automatizazioa eta robotika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3.– Lanbide-arloa: Energia eta ura.

a) «Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

a) «Mekanizazioa», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Fabrikazio mekanikoko diseinua», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

5.– Lanbide-arloa: Elikagaien industriak.

a) «Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

6.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

a) «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Web aplikazioen garapena», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

7.– Lanbide-arloa: Instalatze eta mantentze lanak.

a) «Hozteko eta girotzeko instalazioak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Beroa sortzeko instalazioak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) «Mantentze-lan elektromekanikoa», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

d) «Mekatronika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4. artikulua.– Lanbide-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa.

a) «Bezeroarekiko harremanetako administrazio-jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Administrazio-kudeaketako jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Zuzendaritzarako laguntza», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Enpresen finantzaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Ikuskapenerako kontabilitate- eta administrazio-kudeaketa», profesionaltasun ziurtagiria.

f) «Giza baliabideen kudeaketa integratua», profesionaltasun-ziurtagiria.

g) «Administrazio-zerbitzuetako eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

h) «Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

2.– Lanbide-arloa: Arte Grafikoak.

a) «Argitalpen-produktu multimedien garapena», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Erreprografia», profesionaltasun-ziurtagiria.

3.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina.

a) «Biltegiko jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Merkataritzako jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Bezero, kontsumitzaile eta erabiltzaileei arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Marketing- eta komunikazio-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Nazioarteko salerosketa eta marketinga», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Garraioaren eta banaketaren antolaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

g) «Biltegien antolaketa eta kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

4.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

a) «Eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

5.– Lanbide-arloa: Energia eta Ura.

a) «Eguzki-instalazio termikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

6.– Lanbide-arloa: Eraikuntza eta Obra Zibila.

a) «Eraikuntzako proiektuak eta obrak kontrolatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Obra zibileko proiektuak irudikatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

7.– Lanbide-arloa: Fabrikazio Mekanikoa.

a) «Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Fusioa eta isurketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Moldeaketa eta hargintza», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Ekipo-ondasunen eta industria-makineriaren muntaketa eta abiaraztea», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

g) «Elektrodo estalizko eta Tig bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.

8.– Lanbide-arloa: Turismoa eta Ostalaritza.

a) «Tokiko turismoa sustatzea eta bisitaria informatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

9.– Lanbide-arloa: Informatika eta Komunikazioak.

a) «Web-orriak egitea eta argitaratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Mikroinformatika-sistemak muntatzeko eta mantentzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

10.– Lanbide-arloa: Elikagaien Industriak.

a) «Harakintza eta Haragikien elaborazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Kontsumoko esneak eta esnekiak elaboratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Landare-kontserbak fabrikatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Harakintza-industriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Kontserben eta landare-zukuen industriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Zereal- eta gozo-jakien industriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

g) «Esnekigintza», profesionaltasun-ziurtagiria.

h) «Arrandegia eta arrantzaren eta akuikulturaren ondoriozko produktuen elaborazioa», profesionaltasun ziurtagiria.

i) «Elikagaien industriako elaborazio-eragiketa osagarriak», profesionaltasun- ziurtagiria.

j) «Okintza eta opilgintza», profesionaltasun-ziurtagiria.

k) «Pastelgintza eta konfiteria», profesionaltasun-ziurtagiria.

l) «Manipulazioa eta kontserbazioa arrantzan eta akuikulturan», profesionaltasun-ziurtagiria.

m) «Gaztagintza», profesionaltasun-ziurtagiria.

11.– Lanbide-arloa: Instalatzea eta Mantentzea.

a) «Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Hozteko instalazioak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Etxeko iturgintzako eta berotzeko eta girotzeko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

12.– Lanbide-arloa: Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa.

a) «Arotzeriako eta altzarigintzako proiektuak», profesionaltasun-ziurtagiria.

13.– Lanbide-arloa: Itsasoa eta Arrantza.

a) «Arrantzarako dokumentazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

14.– Lanbide-arloa: Kimika.

a) «Saiakuntza mikrobiologikoak eta bioteknologikoak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Kimika-industria eta laborategietako eragiketa osagarriak eta biltegikoak», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Kautxua transformatzeko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Polimero termoegonkorrak eta haien konposatuak transformatzeko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Polimero termoplastikoak transformatzeko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

15.– Lanbide-arloa: Segurtasuna eta Ingurumena.

a) «Ingurumen kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

16.– Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.

a) «Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun- arreta ematea», profesonaltasun-ziurtagiria.

c) «Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa», profesionaltasun ziurtagiria.

5. artikulua.– Gobernu-partaidetza eta koordinazio-organoak.

1.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.

2.– Era berean, kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.

6. artikulua.– Aldatzea edo baliogabetzea.

Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gizarte kontseilua hedatzea.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira Ikastetxe Integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.

Agindu hau indarrean jarriko da 2020-2021eko ikasturtearen hasieran.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diete Hezkuntzako sailburuari edo Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 25a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana