Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2020ko urtarrilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
90

1671/2019 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra deitzen da kategoria honetan: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku kategoria (lanpostu funtzionalak: Fakultatibo Espezialista Familia Medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMAT).

Erabakia, 2019ko azaroaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduretarako oinarriak onesten dira, Osasuneko Mahai Sektorialean (2019ko urriaren 29a) SATSE, SME eta UGT sindikatuekin Akordioa izenpetu ondoren.

Aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, erabakia garatzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.

Era berean, 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 1.1 puntuan ezartzen da lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrak deialdi bakarra izango duela (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da), lehen deialditik aurrera indarrean egongo dela, eta destinoen eskaintza eta esleipena 6 hilabeterik behin egingo dela, lehen deialdia hasten denetik hasita.

Horregatik, eta aurreko paragrafoan aipatutako Erabakian ezarritakoaren arabera, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkor hau deitzen dugu Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mediku kategorian (lanpostu funtzionalak: Fakultatibo Espezialista Familia Medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMAT). Horrela, aukera ematen diegu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoei nahiz Gizarte Segurantzako erakunde sanitarioetako eta osasun-zerbitzu autonomikoetako estatutupeko langile finkoei mugitzeko eskubideaz baliatzeko, aukera hori emateko xedeaz egiten baita deialdia.

Ildo horretan, ekainaren 26ko 8/1997 Legean (Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa), abenduaren 16ko 55/2003 Legean (Osasun Zerbitzuetako Estatutupeko Pertsonalaren Estatutu Markoari buruzkoa), azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutu sozialak ezartzekoa) eta martxoaren 13ko 184/2015 Errege Dekretuan (Osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen lanbide-kategorien baliokidetasunen katalogo homogeneoa arautzekoa) ezarritakoarekin bat etorriz, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra deitzea kategoria honetan: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mediku kategoria (lanpostu funtzionalak: Fakultatibo Espezialista Familia Medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMAT), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera. Aipatutako erabakia EHAAn argitaratu zen, 2019ko abenduaren 24an.

Bigarrena.– Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozesu orokorra hauen arabera arautuko da: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarriak, baita ebazpen honen eranskinean araututakoaren arabera ere, aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenean aitortutako gaikuntzarekin bat eginez.

Hirugarrena.– Urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena), ekainaren 26ko 8/1997 Legean (Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa) eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzekoa) ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.

I. ERANSKINA
LEKUALDATZE-LEHIAKETA IREKI ETA IRAUNKORRAREN PROZESU OROKORRA ARAUTZEA KATEGORIA HONETAN: OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU-ERAKUNDEETAN DESTINOA DUTEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO MEDIKU KATEGORIA (LANPOSTU FUNTZIONALAK: FAKULTATIBO ESPEZIALISTA FAMILIA MEDIKUA-LMAT ETA FAKULTATIBO ESPEZIALISTA PEDIATRIAKO MEDIKUA-LMAT)
I. KAPITULUA
LEKUALDATZE-LEHIAKETA IREKI ETA IRAUNKORRAREN PROZESU OROKORRA

Lehenengoa.– Arau orokorrak.

1.1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez onetsitako oinarrien arabera arautuko da deialdia, baita ematen diren ebazpenen arabera ere, aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenarekin bat etorriz; eta loteslea izango da deialdia egiten duen administrazioarentzat, lehiaketa epaitu behar duen epaimahaiarentzat eta parte hartzen dutenentzat. Oinarrietan eta ebazpen hauetan xedatuta ez dagoena arau-xedapen aplikagarriek arautuko dute.

1.2.– Lan-harremanaren izaera juridikoa. Destino berri bat oinarri hauetan ezarritakoaren arabera lortzeak ez du batere aldatuko lehiatzaileak lehendik duen lan-harremanaren izaera juridikoa, hau da, harreman estatutarioa, funtzionarioa edo lan-kontratupekoa.

1.3.– Lan-baldintzak. Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren ziklo baten esleipenaren ondorioz destinoa betetzen hasten diren langileei hauek aplikatuko zaizkie: ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa; bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko indarrean dagoen Akordioa ere. Era berean, esleituko zaien destinoko zerbitzu sanitarioetako erakundean indarrean dauden lan-baldintzen menpe jardungo dute langileek, eta dagozkion ordainsariak jasoko dituzte.

Bigarrena.– Parte hartzeko baldintzak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren bigarren oinarriaren arabera arautzen dira parte hartzeko baldintzak. Horrez gain, beharrezkoa da ebazpen honen bidez ondokoa arautzea:

2.1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 2.1.1 oinarrian ezartzen denez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek ez dute elektronikoki erregistratu beharko, izena emateko inprimakian, parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela (inprimakian beteta agertuko dira), ez eta baldintza horiek betetzen dituztela egiaztatzen duen inolako dokumentaziorik aurkeztu ere.

Hala eta guztiz ere, interesdunak uste badu izena emateko inprimakian ipinitako datuek ez dutela adierazten parte hartzeko baldintzak betetzen dituela eta/edo bere administrazio-egoera zein den, edo datu horiek zuzenak ez direla, izena emateko inprimakia bete beharko du, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko ditu dagozkion alegazioak, baldintzak betetzen dituela eta/edo bere administrazio-egoera zein den egiaztatzeko dokumentazioarekin batera. Aipatutako alegazioak eta dokumentazioa noiznahi bidali ahalko dira, eta, nolanahi ere, eskabideak aurkezteko eta/edo aldatzeko epea amaitu baino lehen, alegazioak eta dokumentazioa baliatu nahi diren esleipen-ziklo zehatzerako deialdia egiten duen Ebazpenean adierazitako moduan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak aurreko paragrafoan azaldutako alegazioak aztertu eta ebatziko ditu, eta dagokion esleipen-zikloko destinoak esleitzeko behin-behineko ebazpena argitaratuko da, zikloan eskainitako destinoetako bat, gutxienez, aukeratu badu lehiaketan parte hartzen duen izangaiak, hargatik eragotzi gabe destinoak aldez aurretik ebaztea.

2.2.– Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete beharko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, xedatutakoaren arabera, bai eta lehiatzen den lanpostua betetzeko indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein baldintzaren arabera ere.

Hirugarrena.– Eskabideak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren bigarren oinarriaren arabera arautzen dira eskabideak. Horrez gain, beharrezkoa da ebazpen honen bidez ondokoa arautzea:

3.1.– Hautaketa eta Horniketa web-orrian, lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorraren atalean (www.osakidetza.euskadi.eus helbidean dago eskuragarri), eskabidea egiteko moduei buruzko informazioa emango da.

3.2.– Eskabideak ondorengo atalak izango ditu:

– Datu pertsonalak, jakinarazpen-datuak eta administrazio-egoeraren datuak egiaztatu eta erregistratzeko atal bat.

– Merezimenduak egiaztatu eta erregistratzeko atal bat.

Lehiatzailea ez badago ados aplikazio informatikoak aldatzen uzten ez dion merezimenduren batekin, alegazioak eta dokumentazioa aurkeztu ahal izango ditu Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzan, noiznahi, eta, nolanahi ere, eskabideak aurkezteko eta/edo aldatzeko epea amaitu baino lehen, alegazioak eta dokumentazioa baliatu nahi diren esleipen-ziklo zehatzerako deialdia egiten duen Ebazpenean adierazitako moduan.

– Destinoak aukeratzeko atal bat.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 4.1 oinarriaren arabera arautzen da destinoen aukeraketa.

3.3.– Eskabidea egiteko behar diren langileak eta informatika-baliabideak jarriko ditu Osakidetzak, dituen zerbitzu-erakundeen bitartez.

3.4.– Deitzen den zikloan sartuko dira prozesu orokor honetan egindako eskabideak, baldin eta ziklo zehatz horretan eskainitako destinoetako bat, gutxienez, aukeratu bada.

3.5.– Epea.

Interesdunek lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeko eskabidea edozein unetan aurkeztu ahalko dute, eperik gabe, dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.6.– Eskabidean jarritako jakinarazpen- eta komunikazio-baliabideak.

Komunikazioak eta jakinarazpenak, ahal dela, elektronikoki egingo dira, eskabidean emandako helbide elektronikoaren bidez.

Eskabidean ageri diren etxeko helbidea eta helbide elektronikoa bakarrik hartuko dira kontuan jakinarazpenetarako.

Eskabidean helbide elektronikoa edo sakelako telefonoko zenbakia adierazten duten izangaiek hura erabiltzeko baimena ematen diote Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari prozesuan zehar egin ditzakeen jakinarazpenetarako.

Izangaiaren erantzukizun esklusiboa izango dira etxeko helbidea, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia idaztean egindako akatsak, bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari datu horien edozein aldaketa jakinaraztea ere, Hautaketa eta Horniketa web-orriaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren atalean (www.osakidetza.euskadi.eus helbidean dago eskuragarri).

3.7.– Datu pertsonalak babestu eta kudeatzea.

Eskabideetan emandako informazio guztia fitxategi batean bilduko da, zeina prozesua kudeatzeko bakarrik erabiliko baita. Fitxategi horren erabilera eta funtzionamendua lege hauetan araututakoaren arabera egingo da: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa; 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babestekoa; eta 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa.

Fitxategi horren arduraduna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Dibisioa da; eta datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak Giza Baliabideen zuzendariaren aurrean erabiliko dira (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz).

Prozesu honetan eskabidea aurkezten dutenek onartu egiten dute euren datu pertsonalak oinarri hauetan eta ebazpen honetan ezarritako helbururako eta azaldutako eran tratatuko direla.

3.8.– Merezimenduen akreditazioa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren bosgarren oinarriaren arabera arautzen da merezimenduen akreditazioa. Horrez gain, beharrezkoa da ebazpen honen bidez ondokoa arautzea:

3.8.1.– Osakidetzatik kanpo emandako zerbitzuak, baldin eta zerbitzuok ez badaude jasota Curriculum Vitae aplikazioan, lan-esperientziari dagokion atalean, honela egiaztatu beharko dira: emandako zerbitzuen jatorrizko egiaztagiriaren edo notarioak emandako jatorrizko fotokopiaren bitartez. Egiaztagiriak zehaztapen hauek jaso beharko ditu: kategoria, lotura juridikoa, taldea, lan egindako aldien hasiera (eguna, hila, urtea) eta amaiera (eguna, hila, urtea). Egiaztagiriak kasuan kasuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak edo organo eskudunek emandakoa beharko du izan, ebazpen honen II. eranskineko ereduari jarraituz edo agiria eman duen organoak horretarako duen ereduaren arabera, baina betiere lan egindako aldien hasiera-amaierak arestian ezarri den bezala xehaturik.

Osakidetzatik kanpo emandako zerbitzuei dagokienez, zerbitzuok hartu dituen erakundearen izaera publikoa egiaztatu beharko da, hari lotutako administrazio organoak egindako egiaztagiriaren bidez.

Osakidetzatik kanpo emandako zerbitzuen ziurtagirietan ez bada hitzez hitz adierazten baliatu nahi den kategorian/lanpostu funtzionalean izandako esperientziaren izendapena, dagokion zerbitzu-erakundeko zuzendaritzak edo organo eskudunek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da; bertan, hau adierazi beharko da: sartzeko eskatzen diren funtzio eta zereginak, lanbide-taldea eta titulazioa.

3.8.2.– Dagokion kategorian sartzeko eskatzen den titulazioa lortzen den egunetik aurrera emandako zerbitzuak baino ez dira baloratuko.

3.9.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

a) Dokumentazioa aurkeztu behar izanez gero, eskabidearen frogagiriari erantsi beharko zaio; eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren edozein zerbitzu-erakundetan edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) 16.4 artikuluan aurreikusitako lekuetan aurkeztu beharko da.

b) Dokumentazioa noiznahi aurkeztu ahalko da, eta, nolanahi ere, eskabideak aurkezteko eta/edo aldatzeko epea amaitu baino lehen, alegazioak eta dokumentazioa baliatu nahi diren esleipen-ziklo zehatzerako deialdia egiten duen Ebazpenean adierazitako moduan.

Sinadura elektronikoa edo CSVa (dokumentuak egiaztatzeko kode segurua) duen dokumentazioak jatorrizko dokumentazioaren balio bera izango du.

c) Jatorrizko egiaztagiriak berariaz eskatzen direnean izan ezik, jatorrizkoaren kopiaren bidez aurkezten diren dokumentuen konpultsak ondorengo informazioa jaso beharko du: data, eta konpultsatu duenaren izen-deiturak, nortasun agiria eta irakur daitekeen izenpea.

Lan, argitalpen zientifiko edo ezagutza hedatzeko argitalpenei dagokienez, argitaratze-aipamena jaso beharko da haien fotokopietan, edo, hala badagokio, haiek agertzen diren aldizkari zientifikoaren edo informazio-aldizkariaren webgunea aipatu beharko da. Bilera zientifikoetan egindako edo ezagutza hedatzeko ekarpena izan, baina ekarpen hori argitaratu gabe badago, ordea, ekarpen horren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da, zentro edo erakunde antolatzaileak emana.

Dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza koofizialetako batean egin ez badira, dagokion zinpeko itzulpena erantsi beharko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 15. artikuluarekin bat etorriz.

d) Baldintzei eta alegatutako merituei buruzko informazio osagarria eskatu ahal izango du Osakidetzak, noiznahi.

Laugarrena.– Prozesu orokorraren garapena.

Esleipen-ziklo zehatzerako deialdia egiten duen Ebazpenean adierazitako prozesu orokorrean parte hartzeko eskabideak aurkeztu eta/edo aldatzeko epea amaituta, eskabideetan egindako destinoen aukeraketa egiaztatuko du Osakidetzak, eta aukeratutako destinoetako bat gutxienez eskaintzen den esleipen-ziklora igorriko ditu. Ziklo zehatz horretan egiaztatuko da baldintzak betetzen direla, eta merezimenduen balorazioa egingo da.

Ziklo bakoitzeko behin-behineko esleipenaren Ebazpenaren argitalpen-datarekin erlazionatutako 2019ko azaroaren 27ko Erabakian araututako uko- edo atzera-egiteak aurkeztu ahal izateko, Osakidetzak hamabost laneguneko aurrerapenarekin iragarriko du, gutxienez, aipatu Ebazpenaren argitalpen-data. Ebazpena www.osakidetza.euskadi.eus helbidean argitaratuko da, Hautaketa eta horniketa orrian, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta etengabea atalean.

Bosgarrena.– Argitaratzea.

Deialdi hau EHAAn argitaratuko da.

Halaber, prozedura hau garatzeko emango diren Ebazpenak, EHAAn argitaratuko direnak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webgunean ere argitaratuko dira.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana