Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2020ko urtarrilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
89

AGINDUA, 2019ko abenduaren 16koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Merkataritza Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko azaroaren 12ko Aginduaren 3. oinarrian agindutakoari jarraituz (agindu horretan, Sail horretako lanpostu huts bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egiten da), honako hau

EBAZTEN DUT:

Bete gabe uztea goi-kargudun baten idazkariaren lanpostua: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Merkataritza Zuzendaritza, 520010 zenbakiko kodea, 109. dotazioa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 16a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana