Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2020ko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
72

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 4koa, Osasuneko sailburuordearena, 2019ko deialdian aurkeztutako osasun arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak ematen dituena. 2. lerroa «Osasuneko ikerketa estrategikoen sustapena».

Osasuneko sailburuaren 2019ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez (2019ko maiatzaren 20ko EHAA, 93. zk.) osasun arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako 2019ko laguntzen deialdia iragarri zen.

Agindu horren 13. artikuluaren arabera, aurkeztu diren eskabideak lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta izapidetuko dira (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitzak bere ebazpena izango duela. Osasuneko sailburuordeari dagokio agente eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, balorazio-batzordeak proposatuta.

«Osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzea» izeneko 2. lerroan aurkeztu diren eskabideak ikusita, balorazio batzordearen proposamena aztertuta, eta harekin ados egonik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea I. eranskinean adierazitako «Osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzeko» ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskaerak.

Bigarrena.– Ukatzea II., III., IV. eta V. eranskinetan adierazitako osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzeko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskaerak, azaldutako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Horretaz gain, ongi ikusten duten beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 4a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala