Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2020ko urtarrilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
41

IRAGARKIA, 2019ko abenduaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «E.R.M. MOP16/MOP5 erregulazio eta neurketako estazio berria eta konexioak» izeneko proiektua, Eibar udalerrian.

Ondoren aipatuko den instalazio-proiektua jendaurrean jartzen da, honako xedapen hauek aintzakotzat hartuta: urriaren 7ko Hidrokarburoen Alorrari buruzko 34/1998 Legeko 73.4 artikulua (1998-10-08ko EAO) eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua (2002-12-31ko EAO); 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeei buruzko Legeko 17.2 eta 52. artikuluak (1954-12-17ko EAO); Lege horri buruzko 1957ko apirilaren 26ko Araudiko 56. artikulua (1957-06-20ko EAO); eta urriaren 1eko 39/2015 Legeko 83. artikulua, Administrazio Publikoen Prozedura Erkideari buruzkoa (2015-10-02ko EAO); baita proiektuarekin batera, eskatzaileak desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

– Eskatzailea: Nortegas Energía Distribución SAU; egoitza: Concha Jenerala kalea 20 – 48010 Bilbao (Bizkaia).

– Eskaeraren xedea: administrazio-baimena jasotzea, gauzatze-proiektua onartzea eta zehazki herri-onurakotzat jotzea «E.R.M. MOP16/MOP5 erregulazio eta neurketako estazio berria eta konexioak» izeneko proiektua, Eibar udalerrian.

– Espedientea: CGY 2019-8.

– Instalazioaren ezaugarriak: aurkeztutako proiektuan jasotakoak.

– Desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 99.714,34 euro.

– Administrazio-baimena lortzea, gauzatze-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa eskuratzea eskatu dute.

Hori guztia jendaurrean jartzen da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 20006 Donostia), proiektua eta dagokion eskaera aztertuak izan daitezen, eta hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasita, egoki irizten diren erreklamazioen eta arrazoibideen hiruna kopia aurkezteko, edo aipatutako proiektuarekin lehiatzeko egin nahi diren eskaerak eta proiektuak aurkezteko, hiruna kopiatan haiek ere.

Donostia, 2019ko abenduaren 10a.

Lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala