Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2020ko urtarrilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
34

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 2koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetako kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren ikasturteei dagozkienak, soilik– lan-legepeko eta funtzionario diren langileen plantillak Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza.

Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretua (apirilaren 19ko EHAA) urriaren 10eko 198/2006 eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuek aldatu zuten (2006ko urriaren 25eko EHAA eta 2008ko abuztuaren 14ko EHAA); bada, dekretu hark, alde batetik, irizpideak ezarri zituen Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko, eta, bestetik, irakasleak dagozkien zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautu zuen. Hori guztia, jakina, aipatu ikastetxe publikoen plantilla ikasturte bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoaren errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorrera egokitzeko asmoz.

Beste alde batetik, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuak ezarri zituen unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako Lanpostuen Zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dieten zehazteko irizpideak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailei dagokienez.

Azaroaren 19ko 182/2019 Dekretuaren bidez (azaroaren 26ko EHAA) onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetakoak izan ezik– lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzeko dena, 2019-2020 ikasturterako.

Dekretu horretan, Maisu-Maistren Kidegoaren funtzionarioek bete ditzakete lanpostuak ere agertzen dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan daudenak.

Aipaturiko arauetan jartzen duena betetzearren, ekin zaio langileak berratxikitzeko prozesuari eraginpeko ikastetxe bakoitzean. Horretarako egindako bileraren baitan gauzatu da prozesu hori, eta bileren aktetan dago jasota prozesuaren emaitza.

Akta horiek eskuartean, zuzenketak egiaztatu ondoren edo antzeman diren akatsak konpondu eta gero, bidezkoa da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarako da, hain zuzen ere, agindu hau.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Argitara ematea prozesu honen behin betiko emaitza: Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera egokitzea unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetako kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren ikasturteei dagozkienak, soilik– lan-legepeko eta funtzionario diren langileen plantillak. Honako agiri hauek erabiliko dira horretarako:

a) I. eranskina: Lekuz aldaturik gertatu diren pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutik aldarazi dituzten, lanpostu horren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data; zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota.

b) II. eranskina: Ezabatuen zerrenda.

c) III. eranskina: Beste lanpostu batera berratxikitako pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostura berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data zehaztuz; prozesuaren zein fasetan berratxiki diren eta atxikipen-mota.

d) IV. eranskina: Aurreko prozesuetan lekuz aldaturik gertatu eta, orain, atzera plazaren erabateko titulartasuna lortu dutenen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data ere zehaztu dira, baita prozesuaren zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota ere.

e) V. eranskina: Integrazio-, transformazio- eta/edo bategite-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data ere zehaztu dira, baita atxikipen-mota ere.

f) VI. eranskina: Ikastetxeen zatiketa- eta bategite-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data ere zehaztu dira, baita atxikipen-mota ere.

g) VII. eranskina: Prozesuan parte hartu duten Maisu-Maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan dauden lanpostuei dagokienez.

2.– Langileak birbanatzeko prozesu honek 2019-2020 ikasturte hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 2a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

LABURDUREN ESANAHIA
ALDIA/TXANDA:

1.1 Lekuz aldaraziko/ezabatuko diren langileak zehaztea.

1.2 Lekuz aldarazitako langileek titulartasuna berreskuratzea.

1.3 Derrigortasun-dataren aldaketak.

2.1 Espezialitate bereko eta hizkuntza-eskakizun edo derrigortasun-data ezberdineko lanpostuetan berratxikitzea, eta hizkuntza-aldaketak.

2.2 Espezialitate ezberdineko lanpostuetan berratxikitzea.

2.4 Ondo adskribaturiko behin betikoen berradskripzioa.

BT Lanpostuak baterabiltzea.

FZ Finkatze zuzena.

BE Ikastetxeen bategitea.

ZA Ikastetxeen zatiketa.

ADSKRIPZIO-MOTA (AM):

B Ongi adskribatuta.

OHARRAK:

BERE Lanpostu berezia.

IBIL Lanpostu ibiltaria.

ZIA Zereginen ikaskuntzako atalak.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala