Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2019ko abenduaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5854

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 3koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda SA enpresak ematen duen zerbitzuaren 2020. urterako tarifak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2019ko abenduaren 3an egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen da haren xedapen-zatia.

ERABAKIA

Bilboko Udalak eskaera bat aurkeztu du Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan, Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda SA udal enpresak kudeatzen duen funikularraren zerbitzu publikoaren 2020. urterako tarifak berrikusteko.

Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda SA enpresak ematen duen zerbitzuari dagozkion tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Eskumen hori betetzea Euskadiko Prezioen Batzordearen eginkizuna da, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).

Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.

2020. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehenengoa.– Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda SA enpresak ematen duen zerbitzuaren 2020. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen tarifen kontzeptuak eta zenbatekoak:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 3a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JORDI CAMPÁS VELASCO.


Azterketa dokumentala