Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2019ko abenduaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5852

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 3koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2020. urterako tarifak onartzekoa.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2019ko abenduaren 3an egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen dira haren xedapenak.

ERABAKIA

Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek eskariak aurkeztu dituzte Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2020. urterako tarifak berrikusteko.

Hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Euskadiko Prezioen Batzordeak du prezioen kontrolaren inguruko eskumena, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).

Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.

2020. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko honako udal hauek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko aurkeztutako 2020. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga barne dela:

1) Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko Udalak, Debagoieneko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da; Bergaran, berriz, 06:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n aplikatuko da, Bergaran izan ezik. Era berean, tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da; Bergaran, berriz, 22:00etatik 06:00etara aplikatuko da.

2) Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze-Placencia de las Armasko Udalak, Debabarreneko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

3) Hondarribia eta Irungo Udalak, Bidasoako eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

4) Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalak, Buruntzaldeko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

5) Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Legorreta, Ordizia, Segura eta Zegamako Udalak, Goierriko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

6) Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalak, Oarsoaldea eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

7) Alegia, Billabona, Tolosa eta Zizurkilgo Udalak, Tolosaldeko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

8) Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalak, Urola Kostako eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

9) Azkoitia, Azpeitia, Beizama eta Zestoako Udalak, Urola Erdiko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

10) Zumarragako Udala, Urola Garaiko eskualdekoa:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

11) Donostiako Udala:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta larunbatetan ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, eta, gainera: abuztuaren 10, 11, 12, 13 eta 14 (Aste Nagusia), bai eta abenduaren 21ean (San Tomas), 24an eta31n.

(3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.

(4) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

12) Vitoria-Gasteizko Udala:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da. Era berean, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da larunbat, igande eta jaiegunetan, abenduaren 24 eta 31n eta zaindariaren jaiegunetan; hau da, abuztuaren 4an (13:00etatik aurrera), 5ean, 6an, 7an, 8an eta 9an; bai eta irailaren 14an ere (Olarizu), 13:00etatik aurrera.

(3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.

(4) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.

Telefono bidezko aurretiazko ituntze-zerbitzuen gehieneko tarifei buruzko proposamena ezetsi egin da, proposamena aplikatzeak sortuko lituzkeen zalantza operatibo eta interpretaziozkoetan oinarrituta. Zalantza horiek Vitoria-Gasteizko Udalak berak eta Arabako Taxi Elkarteak adierazi zituzten, eta, hain zuzen ere, Arabako Taxi Elkarteak, lehendakariaren 2019ko abenduaren 3ko idazkiaren bidez, egokitzat jo zuen tarifa horiek onartzeko erabakia geroagoko aldi baterako atzeratzea.

13) Bilboko Udala:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da, eta, gainera, abuztuaren 19, 20, 21 eta 22an (Aste Nagusia) eta abenduaren 24an eta 31n.

(3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.

(4) Gutxieneko tarifak 1.650 metroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

14) Barakaldoko Udala:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.

Bigarrena.– Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 3a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JORDI CAMPÁS VELASCO.


Azterketa dokumentala