Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2019ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5851

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira EAEko Auzitegi Nagusia Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 733/2019 prozedura arruntean.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen EAEko Auzitegi Nagusia Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

Bi pertsonak jarritako 733/2019 prozedura arrunta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2019ko ekainaren 21eko Ebazpenaren kontrakoa, zeinaren bidez demandatzaileak –praktiketako funtzionarioak– kanporatzen baitira 2017ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidezko deialdiko hautaketa-prozeduratik, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian sartzeko.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozedurako interesdunak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, EAEko Auzitegi Nagusian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko abenduaren 3a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala