Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2019ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5841

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 29koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, merkataritza-misio alderantzizkoentzako dirulaguntzen bitartez enpresa ardogileak kanpoan sustatzeko Lehiatu Ardoa Programaren laguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko azaroaren 6ko Aginduaren bidez, merkataritza-misio alderantzizkoentzako dirulaguntzen bitartez enpresa ardogileak kanpoan sustatzeko Lehiatu Ardoa programako 2019ko ekitaldirako laguntza-deialdia egiten da. Agindu horren ebazpen-zatiko hamaikagarren paragrafoak ezartzen duenez, «Inbertsio-eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hiru bokalek osatuko dute, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko kideak izango dira hirurak. Horietako bat, zehazki, Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste bi pertsonak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artean izango dira hautatuak; haiek Zuzendaritzako pertsona titularraren ebazpen bidez izendatuko dira; Batzordeko idazkaria eta lehendakaria ere izango dira izendatuak ebazpen horretan. Batzordearen osaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.»

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Honako hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena egingo. Laguntza horien deialdia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko azaroaren 6ko Aginduaren bidez egin zen, zeinak merkataritza-misio alderantzizkoentzako dirulaguntzen bitartez enpresa ardogileak kanpoan sustatzeko Lehiatu Ardoa programako 2019ko ekitaldirako laguntza-deialdia egin baitzuen:

Batzordeburua:

– Mario Michel Rodríguez jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

Batzordekideak:

– Santiago Martínez Martínez de Lizarduy jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa Programen arduraduna.

– José Luis Errekatxo jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Elikagaien Kalitateko arduraduna, idazkari jardungo duena.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 29a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala