Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2019ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5840

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 29koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis araubidean jasotako laguntzen Balorazio Batzordeko kideak.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko irailaren 27ko Aginduaren bidez, Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis araubidean jasotako laguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta 2019ko deialdia egiten da. Bada, agindu horren 10. oinarriko 3. paragrafoak ezartzen duenez, «Proiektuak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haiek haztatzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da. Balorazio-batzordea Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako hiru pertsonak osatuko dute. Horietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da, zeina batzordeko lehendakaria izango baita. Beste biak Sailburuordetzari atxikitako Zuzendaritzetako teknikarien artean aukeratuko dira, eta sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, idazkaria zein izango den adieraziko da, eta, betiere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari bat izango da.»

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Honako hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena egingo. Laguntza horien deialdia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko irailaren 27ko Aginduaren bidez egin zen, zeinak Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren minimis araubidean jasotako laguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta 2019ko deialdia egin baitzuen:

Batzordeburua:

– Mario Michel Rodríguez jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

Batzordekideak:

– Santiago Martínez Martínez de Lizarduy jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa Programen arduraduna.

– Mirari De Prado Embid andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 29a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala