Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2019ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
OSASUN SAILA
5755

184/2019 DEKRETUA, azaroaren 26koa, zeinaren bidez aitortzen baita Kronikgune-Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua elkartea onura publikokoa dela.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Kronikgune-Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua elkarteak eskatu du deklarazio hori eman dakiola, bere ustez erakundea onura publikokoa dela aitortzea merezi duelako, zahartzaro aktibo eta osasuntsuari ekiteagatik plan estrategikoaren barnean.

Kronikgune-Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzaren 2011ko uztailaren 7ko Ebazpenaren arabera.

AS/B/16142/2011 zenbakiarekin inskribatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean.

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten du, nagusiki.

Eratu zenetik, Kronikgune-Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua elkarteak behar diren jarduera guztiak egiten ditu bere xede nagusia erdiesteko, hau da, osasun-zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen kudeaketan eta antolaketan ikerketa sustatu eta egitea, osasun-arloan eskumena duen sailaren politikekin lerrokatuta, osasun-sistema etengabe egokitu eta eraldatzeko, pertsonak sistemaren erdigunean mantenduz eta zahartzaroaren, kronikotasunaren eta mendekotasunaren ondoriozko erronkak barne hartuta.

Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onura publikoaren deklarazioa Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da, kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– proposatuta. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta, ondoren, sailei eta erakundeei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren proposamenez, erakunde eta entitate interesdunek emandako txostenak ikusi ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko azaroaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Kronikgune-Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/16142/2011 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela aitortzea, uste baita interes orokorraren alde egiten duela bere jardueraren bidez.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko azaroaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala