Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2019ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5662

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2019ko urriaren 7ko Ebazpena, 20 SE-A-2019-51 zehapen-espedientea ebazteko dena.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsorik aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluaren 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.

Ordaintzerakoan, espediente-zenbakiak (20 SE-A-2019-51), eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182 5685 07 0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da esandako hori, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2019ko azaroaren 19a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala