Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2019ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5626

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira EAEko Auzitegi Nagusia Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 713/2019 prozedura arruntean interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki zuen EAEko Auzitegi Nagusia Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

713/2019 jarritako prozedura arrunta, pertsona batek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2019ko uztailaren 11ko Ebazpenaren kontra aurkeztua, zeinak ezetsi egiten baitu 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen 2019ko maiatzaren 31ko Hitzarmenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. 2019ko irailaren 3ko Ebazpena ere errekurritzen da. Ebazpen horrek prozeduran hautatuen zerrenda argitaratzen du.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, EAEko Auzitegi Nagusian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko azaroaren 21a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala