Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2019ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5620

AGINDUA, 2019ko azaroaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita hautaketa-batzorde bat, 2019-2020ko ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko urriaren 15eko Aginduaren bidez, dirulaguntza baterako deialdia egin zen Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduaren 7. artikuluan hau dago xedatuta:

1.– Aurkezteko epea eta, hala badagokio, eskabideak zuzentzeko epea amaituta, Hautaketa Batzordeak eskabideak ebaluatuko ditu, eta laguntzaren esleipendunak aukeratu. Batzordea honela osatuko da:

a) Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea, edo hark izendatutako ordezkoa. Batzordeburua izango da.

b) Oxford Unibertsitateko Europar Ikasketen Institutuko zuzendaria, edo hark izendatutako ordezkoa. Kalitate-botoa izango du.

c) Bi aditu akademiko, gehienez, bata Oxfordeko Unibertsitatekoa eta bestea Euskadikoa. Aditu horiek esperientzia handia izango dute akordio honetako diziplina nagusietan, eta St Antony´s College-ko Europar Ikasketen Institutuko zuzendariak eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak aukeratuko dituzte, hurrenez hurren.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Irakasle hauek batzordekide izendatzea, 2019-2020ko ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileei dirulaguntza bat emateko:

– Adolfo Morais Ezquerro.

– Hartmut Mayer.

– Othon Anastasakis.

– Elena Iñarra García.

2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da agindu hau indarrean.

3. artikulua.– Aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala