Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2019ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5617

AGINDUA, 2019ko azaroaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita honako eskola honen baimenaren azkentzea, jarduteari uzteagatik: Vitoria-Gasteizko (Araba) «NCLIC San Martín» Haur Eskola Pribatua.

2004ko azaroaren 30eko Aginduaren bidez (2005eko urtarrilaren 7ko EHAA), baimena eman zen Vitoria-Gasteizko (Araba) «NCLIC San Martín» Haur Eskola Pribatua irekitzeko eta funtzionatzen hasteko, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa emateko.

Arabako Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuak txostena eman du, eta, horren arabera, Vitoria-Gasteizko «NCLIC San Martín» zentro pribatuak ez du jarduten 2017ko abuztuaren 31tik. Txostenak ondorioztatzen duenez, zentroak jarduteari utzi diola egiaztatu eta gero, zentro horren baimena azkentzeko prozedura hasi behar da, ofizioz.

Aztertu da Hezkuntzako Ikuskaritzak egin duen txostena, eta kontuan hartu da araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretuaren 16.1 artikulua (apirilaren 9ko BOE) –artikulu horrek ezartzen duenez, ikastetxe batek egitatez jarduteari uzten badio, baimena azkenduko zaio, ofizioz–. Horrenbestez, Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak erabaki zuen «NCLIC San Martín» ikastetxearen baimena azkentzeko prozedura hastea, ofizioz, ikastetxe horrek jarduteari utzi diolako. Halaber, 10 eguneko epea eman zion zentroaren titular «Sociedad Alavesa de Educación, S.L.» erakundeari alegazioak egiteko eta agiri eta justifikazio egokiak aurkezteko.

Emandako epe hori igaro da, Hezkuntzako Ikuskaritzaren txostena eta espedienteko dokumentazioa aztertu dira, eta kontuan hartu da zentroak azken bi ikasturteetan egitatez utzi diola jarduteari.

Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE) –otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE)– eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian adierazten diren erregistro-datuak dituen ikastetxearen baimena azkentzea, jarduteari utzi diolako:

Ikastetxearen kodea: 01006502.

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «NCLIC San Martín».

Titularra: Sociedad Alavesa de Educación, S.L.

Helbidea: Ricardo Sacristán kalea 38, behea.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

2. artikulua.– Baimena azkentzeak –jarduteari utzi diolako– 2018-2019 ikasturtearen amaieratik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala